Ezkerren garunaren funtzionamendua eskuinen munduan

Ikerketa ezagun baten arabera munduko biztanleriaren %10,6 ezkerra da. Eskuinentzat diseinatutako munduan bizi direnez, ezkerren garunak zenbait gaitasun garatzen ditu inguru horretara egokitzeko.
Pertsona ezker baten garapenak hasieratik ezberdinak dira. Psikomotrizitate eta pentsamendu prozesuak ezberdinak dira, bere garunean gorputzaren alde ezkerrak baitu lehentasuna.
Has gaitezen ulertzen hemisferio bakoitzak garunean egiten duena. Eskuineko hemisferioak emozioak eta gaitasun espazialak prozesatzen ditu. Aldiz, ezkerrekoak hizkuntza eta informazio prozesamenduen kontrola du. Hori bai, nahiz eta hemisferio bakoitzak jarduera jakin batzuk burutu, ez du esan nahi bakoitzak bere aldetik lan egiten duenik.
Garuna konektatua dago, komunikazio kanalak irekitzen ditu hemisferio batetik bestera. Ezkerren ezberdintasun bakarra da, ezkerreko aldea lehenesten dutela da, eskuina direnek eskuineko hemisferioa lehenesten duten moduan. Orduan, ezkerren garuna ezberdina da?
Lehen begiratuan bai. Ez fisikoki ezberdinak, baina bai lan egiteko moduari dagokionez. Lehenik, argitu behar da pertsona bat ezkerra izateko dauden arrazoiak oraindik ez daudela ondo definituak. Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegiak adierazi zuen ezkerra izatea herentzian jasotzen dugun zerbait da, nahiz eta ezin den erabat aurreikusi.
Uste da fetuaren eskuekiko lehentasuna definitzeaz 40 gene inguru arduratzen direla. Haurdunaldian zehar, fetuek beso batekiko lehentasuna erakutsi dezakete jaio aurretik, eta horrek eragina izango luke jaio ondoren esku bat ala beste aukeratzerako garaian. Alta, adierazgarri hutsak dira, oraindik ezin da ehuneko ehunean ziurtatu norbait ezkerra ala eskuina izango den.
Ezkerrak eskuinen munduan
Mundua eskuinentzat diseinatua dago. Honela, zenbait momentuan ezkerrek zailtasun batzuk izan litzakete, eurei gailentzen zaien hemisferioa ezkerra delako. Egunerokotasuna modu ezberdinean pentsatzen da. Kasu honetan, garunak erabakitzen du ezkerretan ezker hemisferioa hobeto egokitzen dela motrizitaterako. Alabaina, honen kontra jokatzen duenetan, errendimendu kognitiboan ezberdintasunak azaldu daitezke, nahiz eta ezberdintasun horiek ez duten zertan negatiboak izan.
Ikerketa batzuk, adibidez, aditzera eman dute atleta ezkerrek abantaila izan dezaketela besten aurrean. Aurreikusten zailagoak izango dira euren mugimenduak eskuineko hemisferioarentzat. Beste abantaila bat pentsamendu kreatiboan dago, ezker hemisferioaren nagusitasunagatik, sorkuntza ikuspegia garatuagoa dago.
Adierazleek informatzen dutenez, ezkerrek munduarekiko ikuspegi bakarra dute eta eskuinen munduan egokitzeko egiten duten lanak jokabide eta indarguneak garatzen laguntzen diete. Hala ere, oraindik asko dago ezagutzeko ezker garunaren inguruan eta jakintza hauek giza garapenean edo garunaren eboluzioan garrantzitsuak izan litezke.