EZK Fest musika jaialdiaren bigarren edizioa Sestaon

EZK Fest musika jaialdiaren bigarren edizioa Sestaon Musika jaialdi honek Bizkaiko Ezkerraldea eraldatzea du helburu eta urriaren 21ean ospatuko da bigarren edizioa. Artista ugariren artean Sua, Brigade Loco eta Merina Gris arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezk-fest-musika-jaialdiaren-bigarren-edizioa-sestaon-musika-jaialdi-honek-bizkaiko-ezkerraldea-eraldatzea-du-helburu-eta-urriaren-21ean-ospatuko-da-bigarren-edizioa-artista-ugariren-artean-sua-brigade-loco-eta-merina-gris-arituko-dira-ezk-fest-egitasmoa/@@download/image/image_banner-lg.jpg
2023/10/17
Musika jaialdi honek Bizkaiko Ezkerraldea eraldatzea du helburu eta urriaren 21ean ospatuko da bigarren edizioa. Artista ugariren artean Sua, Brigade Loco eta Merina Gris arituko dira.
EZK Fest musika jaialdiaren bigarren edizioa Sestaon

EZK Fest egitasmoa 2022an sortu zen kulturaren bidez eta euskara ardatz harturik Bizkaiko Ezkerraldearen errealitatea eraldatzeko. Antolatzaileek ederki laburbiltzen dute: “Ezkerraldean ere euskal herrigintzan aritzeko, musikagintzaren erreferentziazko gune bihurtzeko, eta oholtzak emakumeenak ere badirela aldarrikatzeko”.

Egitasmo eder honen bigarren edizioa, larunbat honetan, urriaren 21ean izango da Sestaon eta aukeratutako leloa “Bihotzak Sutan” da. Guztira zortzi zuzeneko eskainiko ditu (Los Chikos del Maiz, Merina Gris, Hofe X 4:40, Biznaga, Brigade Loco, Sua, Las Sexpeares eta QuaLuders) eta bi DJ-ren saioak ere gozatu ahalko dira.

Sarrerak erosteko sakatu hemen