Ezinbesteko segurtasun pribatua

Ezinbesteko segurtasun pribatua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezinbesteko-segurtasun-pribatua/@@download/image/mexiko_hiria_1367308659.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
Ezinbesteko segurtasun pribatua
Mexiko Hirian du bulego nagusia AMSIRIA elkarteak, Segurtasun Pribatu, Informazio, Arakatze eta Inteligentzia Aplikatuaren Mexikoko Elkarteak. Kaleratu berri dituen datuen arabera, azken sei urteetan segurtasun pribatuaren industriak %40 egin du gora herrialdean: 790 enpresak jarduten zuten 2007an, egun 3.800 inguru dira. Produktu salduena arropa azpian janzteko balen aurkako txaleko arin, moderno eta diskretua da; 2.000 euro balio ditu eta, lehen politikari eta enpresariek soilik erabiltzen zuten arren, egun kazetariek eta gasolindegietako saltzaileek ere erosten dute. Beldurraren negozioa.