Ezin ziega ireki

Alemaniako Zwiesel hirian, gazte batek uste baino luzeago egon behar izan zuen komisariako ziegan. Gaztea zirkulazio kodea urratzeagatik atxilotu zuten, baina poliziak aske utzi behar zuenean, ziegako sarraila apurtu egin zen eta ordu batzuk eman behar izan zituen giltzapean, sarrailagilea iritsi eta atea ireki arte.