Ezin Zailagoa! zikloak zirko giroz beteko ditu Nafarroako bazterrak

Jaialdiaren 10. edizio honetan, lau konpainiak akrobaziak, malabarismoak eta umorea eramanen dituzte Huarte, Tutera, Biana, Azagra eta Altsasu herrietara. Abuztuaren 25etik irailaren 3ra bitarte izanen da.
Nafarroako Ezin Zailagoa! zirko jaialdiak lau konpainia bildu ditu lurraldeko bost herritara ikuskizun bateratua eramateko. Hiru ordu baino gehiagoko iraupena duen eskaintza dakarte Pai, NilyNils eta Zahir Circus konpainiek, guztia laugarren talde bateko Zirika Zirkus Pantxikak aurkeztua eta gidatua.
Abuztuaren 25ean Huarten hasiko dira, 26ean Tuteran eginen dute geldialdia, 27an Bianan, 28an Azagran eta irailaren 3an Altsasura helduko dira. Guzti-guztietan, artistek publikoaren konplizitatea eta enpatia bilatuko dute.
Pai taldeak, esaterako, mota guztietako jolasak proposatu nahi dizkie hartzaileei, parte har dezaten eta "ustez ez dauzkate botere horiek" garatu ditzaten: dantzatzea, teletransportatzea, ikusezin bihurtzea...
NilyNils konpainiak, bestalde, umorea darabil ekilibrismoak, malabarismoak eta musika koreografiak kohesionatzeko. Inpaktu bisual handiko saiakera da eurena.
Azkenik, Zahir Circusek Eita! ikuskizuna prestatu du zirku tradizionalenari omenaldia egiteko. Aspaldiko emanaldiak berreskuratu eta egokitu dituzte garai berrietara, beti ere umorez blai.