ETORRI GAZTEZULO 200 FESTARA!

ETORRI GAZTEZULO 200 FESTARA! Azaroak 25, denok Bilboko Kafe Antzokira; elkarrekin ospatuko dugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etorri-gaztezulo-200-festara/@@download/image/gaztezulo_festa200.jpg
2018/10/19
berria
Azaroak 25, denok Bilboko Kafe Antzokira; elkarrekin ospatuko dugu!

GAZTEZULO aldizkariak 200. zenbakia argitaratuko du 2018ko azaroan; zeinen azkar pasatzen den denbora!! Zifra honetara iristea ez da erraza izan, eta sekulako ospakizunak, sorpresak eta sariak antolatuko ditugu, zuek guztiokin behar den bezala zenbaki borobil hau ospatzeko. Festarekin hasteko irrikatan gaude!

SARRERAK EROSI!

Azaroak 25, 18:00etan, Bilboko Kafe Antzokian espero zaituztegu; elkarrekin ospatu nahi dugu une berezi hau. Guretzat oso berezia da zifra polit honetaraino iritsi izana; jakin ezinezkoa izango litzatekeela zuen babesik gabe. Horregatik, zuen fideltasuna eta maitasuna saritzeko, FESTA ITZELA antolatzea erabaki dugu! Hauek dira gure luxuzko kartelera osatzen duten musikariak!

ZEA MAYS, LIHER, GRISES, XABI SOLANO,

ZURIÑE HIDALGO, XABI BANDINI, JON BASAGUREN

Sarrerak 10 euro balio du, baina adi! Prezioaren %5 ALTSASUKO GURASOENTZAT bideratuko dugu. Zergatik? Zuek hala aukeratuta AZAROKO 200. AZAL BEREZIKO protagonistak izango direlako!

Oraindik sorpresak ez dira amaitu... egon adi, laster festa handi honen detaile guztiak ezagutuko dituzue eta! Eta bitartean...

EZ GELDITU ZURE SARRERA GABE!

EROSTEKO HEMEN!