Ezin

GAZTEZULOko musika kolaboratzaile den Beñat Antxustegik, hiru hitzen atzean ezkutatzen den donostiarrak, EZIN diska argitaratu berri du. 2013ko urtarrilean Bartzelonan hasitako abentura honek azkenean argia ikusi du. Psikodelia akustikoaren etiketapean sailkatu daitekeen lana da. Kanta borobilak uliatarraren inspirazio momentu gorenenekin, edota goreenekin, ez nuke jakingo esaten. Aurreko diskoaren, Zarata eta ferekaren artean (autoekoiztua, 2011), parte ziren abesti batzuk berreskuratu ditu. Stonehouse Prod.-en laguntzarekin Bartzelonan hasitako lan interesgarri hau Zaldibin eta Donostian egindako grabaketekin amaitu dute.