Ezezagunaren dimentsiora

Ezezagunaren dimentsiora https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezezagunaren-dimentsiora/@@download/image/20111173708The_Twillight_Zone.jpg
2012/12/13
berria
60ko hamarkada hasieran drama, beldurra, zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen zituen telesail arrakastatsua izan zen The Twillight Zone. 80ko hamarkadan zinemara eraman zuten, hainbat kapitulu batzen zituen film batean. Orain, trama bakarra izango duen film trinkoa ekoiztuko dute eta zuzendari bila ari dira. Hautagaiak? Alfonso Cuaron (Children of Men, 2006), Christopher Nolan (The Dark Knight, 2008) eta Michael Bay (Transformers, 2007). Azken honengandik espirituek libra gaitzatela.