Ezezagunaren arrasto ezaguna

Ezer gutxi dakigu beretaz. 1974an jaio omen zen Bristolen (Ingalaterra), eta bertako prentsak dioenez, Robert Banks du benetako izena. Bansky, ezizena. Graffitigilea. Jaioterriko hormetan ekin zion lanari, baina laster asko zabaldu zuen bere artea (zikinkeria, batzuen ustez) mundu osora. Irudi originalak, zirikatzaileak eta harrigarriak; aldarria muin-muinean dutenak. Kaleak eskaintzen dizkion bazterrak aprobetxatuz, jatorrizko orbanei eta formei sprayaz jarraipena emanez, Banskyk bere unibertsoa eraiki du. Ezezagunaren arrastoa da.
London
Ingelesa omen da egilea, eta hain zuzen, Londonen egin ditu graffiti gehien. Sonatuak dira poliziak eta errege-guardia protagonista dituztenak.
New Orleans
Katrina urakanak Ameriketako Estatu Batuetako hiria lur jota utzi ostean, Banskyk bertako hormak eta txokoak apaindu zituen.
New York
Hiria bera bezain ikusgarriak dira Banskyk New Yorken utzi dituenak. Askok etxaurre osoa hartzen dute, goitik behera eta ezker eskuin.
Palestina
Zisjordaniako harresian, lotsaren harresian, egindakoak herri palestinarraren erresistentziaren eta itxaropenaren sinbolo bihurtu dira. Jakina, Israelgo armadak ez ditu sekula begi onez ikusi, eta sarritan jazarri dute artista.
Saguak
Oso kaletarrak, Bansky bera bezalaxe. Agian horregatik aukeratu zituen saguak sinadura gisa.