Ezezaguna ezagun bihurtzeko

Ezezaguna ezagun bihurtzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezezaguna-ezagun-bihurtzeko/@@download/image/2011118378delphine-seyrig.jpg
2012/12/13
berria
Simone de Beauvoir Talde Feministak Delphine Seyrigi buruzko  hiru eguneko zikloa antolatu du Gasteizko Montehermoso kulturgunean, hilaren 19tik 21era. Beiruten jaio zen Delphine Seyrig 1932an eta Parisen hil 1990ean. Bere sasoiko antzerki eta zinema zuzendari ezagun askoreekin aritu zen: François Truffaut, Marguerite Dura, Luis Buñuel, Don Siegel... 

Militante feminista izan zen eta hori islatu zuen bere lanetan, beti ere umore puntu finarekin. Hona hemen Montehermoson proiektatuko dituzten Delphine Seyrigen lanak:

Hilaren 19an, asteazkena. Seyreigek eta Carole Roussopoulosek zuzendutako bi dokumental emango dituzte
Scum manifesto (1976) eta Maso et Miso vont en bateau (1976).

Hilaren 20an, osteguna. Seyrigek idatzi eta zuzenduriko Sois belle et tais toi! dokumentala. Hainbat aktore estatubatuar, ingeles eta frantses elkarrizketatu zituen, tartean Maria Schneider edo Jane Fonda.

Hilaren 21ean, ostirala. Seyrigek idatzi eta zuzendutako Ines dokumentala proiektatuko dute alde batetik. Ines Etienne Romeu aktibista brasildarrari buruzko lana da; atxilotu eta torturatu zuten Petropoliseko heriotzaren etxean.
Bestetik, Delphine Seyrig-i buruz Jaqueline Veuvek idatzi eta zuzendutako dokumentala emango dute.




Delphine SEYRIG
Uploaded by Drallivehc. - Check out other Film & TV videos.