Ezagutu Korrikaren ibilbidea!

Aurten, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du! Aurreko Korrika amaitu zen herrialde berean hasiko da aurtengoa: Nafarroan, zehazki, Gares herrian. Bertatik abiatuko da mezu sekretua daraman lekukoa apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan. Apirilaren 6ko iluntzean ibilbidearen lehen hiriburura iritsiko da: Iruñea.
Apirilaren 7an beste hiru hiriburutatik pasako da: Donibane-Garaziti, Maule eta Baiona. Ondoren, 8an Lapurdi eta Nafarroara sartuko da berriro.
Apirilaren 9an, lasterketa iparralderantz abiatuko da, Bizkaian sartuz. Ostegunean, hilaren 11n, 12:00ak aldera iritsiko da Bilbora.
Hilaren 12 eta 13an, nagusiki Gipuzkoan izango da lasterketa (Donostiatik pasako da hilaren 12ko arratsaldean).
Azkenik, Arrasatetik Gipuzkoan berriro sartu eta hortik hegoaldera egingo du, apirilaren 14ko eguerdian helmugara ailegatu arte: Gasteiz. Mezuaren irakurketa eta amaierako jai handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusita dago Andre Maria Zuriaren plazan. Ibilbide osoa herrika eta eskualdeka dago ikusgai Korrikaren webgunean.
Noiz pasatzen da KORRIKA nire herritik? EGIN KLIK!
Era berean, familian, elkartean, lagunartean...kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da.
ARABA: 946 464 000 // araba@korrika.eus
BIZKAIA 946 464 000 // bizkaia@korrika.eus
GIPUZKOA: 946 464 000 // gipuzkoa@korrika.eus
IPARRALDEA: 05 59 25 76 09 // iparraldea@korrika.eus
NAFARROA: 946 464 000 // nafarroa@korrika.eus