Ezagutu #botaba lehiaketaren irabazleak!
Oñatiarrak dira eta honako esamoldea aukeratu dute: 'kaka burutik behera egin'!

Botaba euskal esamoldeen erronkaren bigarren edizioa ospatu berri da. 70 bideo baino gehiago aurkeztu dira aurten eta Oñatiko LPM taldeak irabazi du, kaka burutik behera egin esamoldearen bideoarekin.
Ver esta publicación en InstagramEsamoldea: "kaka burutik behera egin". Egilea: LPM taldea. @botabaerronka #botaba
Iazko marka hautsi dute #Botaba erronkako arduradunek, izan ere, aurtengo edizioan inoiz baino bideo gehiago jaso dituzte. Labayru Fundazioak Gaztea irratiarekin elkarlanean antolatutako lehiaketa da #botaba; egitasmo honek euskarak berezko dituen esamoldeak, euskararekin gozatuz eta irudimena landuz, Instagram bidez zabaltzeko helburua du.