Ezagutu abestien letra Shazamekin!

Ezagutu abestien letra Shazamekin! Aplikazioak eskaintza berriak ditu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezagutu-abestien-letra-shazamekin/@@download/image/2665A18700000578-2980986-image-a-28_1425687647509.jpg
2018/05/28
berria
Aplikazioak eskaintza berriak ditu!
Ezagutu abestien letra Shazamekin!

Sustatu.eus-ek egin du aurkikuntza; hemendik aurrera, Shazam aplikazioak ez dizu soilik entzuten ari zaren abestia zein den esango; bere letra ere emango dizu! Oso praktikoa bihurtu da aplikazioa, klik bakarrean entzuten ari garenaren inguruan jakin beharreko guztiak eskaintzen dizkigulako. Sustatuk proba egin du, eta egiaztatu dutenez, kantua igartzeaz gain, orain hitzak ere ematen dizkizu, eta sinkronizatuta gainera!

 

Euskarazko kantuekin ba ote dabilen ere aztertu dute Sustatukoek, eta batzuekin funtzionatu die, esate baterako, Zea Mays-en Negua joan da-ta kantua igarri du. Zeren zain zaude beste kantu batzuekin proba egiteko?