Ez zaitzala "Black Friday"-k tentatu!

Ez zaitzala "Black Friday"-k tentatu! Beste gauza askoren moduan, "Black Friday" Estatu Batuetan sortu zen. Eskerraren egunaren biharamunean, jendea Eguberrietako erosketetan pentsatzen hasten zen egun librea profitatuz. Ostiral horren ostean, urtean zeharreko zenbaki gorriak zenbaki beltz edo irabazi bihurtzen zituzten merkatariek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-zaitzala-black-friday-k-tentatu/@@download/image/cyber-monday-shopping-sales.jpg
2022/11/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Beste gauza askoren moduan, "Black Friday" Estatu Batuetan sortu zen. Eskerraren egunaren biharamunean, jendea Eguberrietako erosketetan pentsatzen hasten zen egun librea profitatuz. Ostiral horren ostean, urtean zeharreko zenbaki gorriak zenbaki beltz edo irabazi bihurtzen zituzten merkatariek.
Ez zaitzala "Black Friday"-k tentatu!

Hamarkada batetik hona, eta merkataritza elektronikoaren igoerarekin, kontsumo-festa hau hazi besterik ez da egin mundu osoan. Kalkuluen arabera, aurtengo Black Friday-ren (azaroak 25) kontsumitzaileak aurreko urtean baino diru gehiago xahutzeko prest daude. 

Gastuak gastu, erakundeak aspaldi hasiak dira euren promozioak iragartzen. Zaila da, ordea, benetako merkealdiak ote diren jakitea, ala prezioak puztu ondoren jaitsitakoak. 

Black Friday eskasiaren kontzeptuaz baliatzen da, baita beherapen oso on bat galtzearen beldurraz ere. Kontsumitzaile askok uste dute prezio eta deskontu horiek ez dituztela berriz edukiko datorren urtera arte. Alabaina, ikerketa batzuek erakutsi dute Black Friday eguneko prezioak ohiko beherapenetan aurki litezkeen deskontuen oso antzekoak direla. 

2021. urtean, Which? britainiar kontsumitzaileen elkarteak informatu zuenaren arabera, ostiral beltzeko eskaintzen %90ak sei hilabete lehenago beherapenetan aurki zitezkeen deskontu bera zuten. Honegatik, orain dela urte batzuetatik hona sare sozialetan ugaritu egin da #BlackFraud (iruzur beltza) traola. 

Iruzurrak ekiditeko, erosleek ohiko prezioak eta deskontuarenak alderatzeko tresnak erabil ditzakete. Online Camelcamelcalme, Keepa edo Idealo aurkitu zenitzake, beste askoren artean. 

Black Friday-ri aurka egiteko alternatiba jasangarriak
Ostiral beltzeko gehiegizko kontsumoaren aurrean, egun berean hainbat ekimen jartzen dira martxan. Helburua pertsonentzat eta inguruarentzat onak diren ekintzak sustatzea da. Hauek dira alternatibak:

  • Green Friday: negozio txiki eta ingurukoetan erosketak sustatzea du helburu. 
  • Buynothingday (ezer ez erosteko eguna): 24 orduz erosketen zurrunbilotik ateratzeko deia da, gure erosketek ingurunean duten eraginaz hausnartzeko.
  • MAKE SMTHING (egin zerbait): Sorkuntza erdigunean duten alternatibak proposatzen dira. Zerbait egin, zerbait erosi beharrean. Adibidez gaitasunak edo ezagutza partekatu.