'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanaren lau emanaldi izango dira Donostian

'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanaren lau emanaldi izango dira Donostian Alabaren bisitaren eta jasoko duten ezustearen harira, bere fantasiak eta miseriak erakutsiko dituen familia da antzezlanaren protagonista. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-naiz-inoiz-dublinen-egon-antzezlanaren-lau-emanaldi-izango-dira-donostian/@@download/image/AZ-Dublin 02.jpg
2024/07/11
Alabaren bisitaren eta jasoko duten ezustearen harira, bere fantasiak eta miseriak erakutsiko dituen familia da antzezlanaren protagonista.
'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanaren lau emanaldi izango dira Donostian

Mireia Gabilondok zuzendutako Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana taularatuko dute, gaurtik igandera bitarte, Donostiako Antzoki Zaharrean. "Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza" dela azaldu dute.

Hauxe da obraren nondik norakoa: "Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude irlandarra ezagutzeko desiratzen, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasiak eta miseriak erakutsiko ditu. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza beraren bila dabiltza: bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila".

Markos Goikolea da egilea, eta Miren Gabilondok zuzendu du. Antzezleak, berriz, honako lau hauek dira: Aitziber Garmendia, Mireia Gabilondo bera, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte.

Lau egunetako emanaldiak 20:00etan hasiko dira, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Sarrerak hemen eskura daitezke.