Ez gizonezkoa ezta emakumezkoa ere

Sydneyn bizi den 48 urteko Norrie May-Welby ez da ez gizonezkoa ezta emakumezkoa ere. Gizonezko jaio zen Erresuma Batuan, eta zazpi urterekin Australiara lekuz aldatu zen. 28 urte zituela ebakuntza egin zioten. Emakumezko gisa ere ez zuen bere burua eroso ikusten, eta hormonak hartzeari utzi zion. Hainbat mediku azterketa igaro ditu, baina sendagileek ezin izan dute zehaztu gizona ala emakumea den. Horrenbestez, jaiotze agiria aldatu eta neutroa dela jarri dute. Joan den urtean, Indiako eunukoek zikiratutako gizonek beste horrenbeste eskatu zuten, baina haien kasuan agirietan ez da neutro hitza agertzen, besteak baizik.