‘Ez gara Palestinaz ari’, barrenak biluzteko ikuskizuna

‘Ez gara Palestinaz ari’, barrenak biluzteko ikuskizuna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-gara-palestinaz-ari-barrenak-biluzteko-ikuskizuna/@@download/image/ez_gara_palesti_1359708412.jpg
2013/02/01
berria
‘Ez gara Palestinaz ari’, barrenak biluzteko ikuskizuna
Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek sortu dute ‘Ez gara Palestinaz ari’ ikuskizuna, eta eszenatoki gainean Aitor Atxega gitarra jolearen eta Imanol Kamioren akordeoiaren eta pianoaren laguntza izango dute. Estreinaldia Andoiango Basteron egingo dute, otsailaren 2an, eta hortik aurrera Euskal Herrira zabalduko dute ikuskizuna.


Ez dira Palestinaz ari, ez, haien buruaz ari dira. Haurtzaroa, norberaren egoa, askatasuna, beldurrak, gizontasuna… Horiek izango dituzte hizpide Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek Ez gara Palestinaz ari emankizunean. Beren buruak biluztuko dituzte, gai transzendentalagoak albo batera utzita.

"Gu bezala sentitu daitekeenaren ispila izan nahi dugu", adierazi zuten Donostian emandako prentsaurrekoan.

Ahots soil horiei musika jartzeaz arduratuko dira, era berean, Aitor Atxega eta Imanol Kamio. Gitarra lehenak, eta pianoa eta akordeoia bigarrenak, joko dituzte. Musika, antzerkia, hitzak… dena nahasiko dituen ikuskizuna eskainiko dute lau lagunek.

Datak, pixkanaka
Estreinaldia otsailaren 2an egingo dute, larunbatean, Andoaingo Basteron. Martxoaren 1ean, ostera, Oiartzungo udaletxean izango dira, eta apirilaren 19an Larraulgo elizan. Gerora, beste hainbat herri eta hiritara eramateko asmoa dute, eta pixkanaka joango dira egutegia zehazten.