Ez galdu dFeria jaialdia!

Atzo, martxoak 10, abiatu zen XX. dFeria Arte Eszenikoen Jaialdia, eta ostegunera bitarte, dozenaka antzerki eta dantza emanaldi ikusteko aukera izango da Donostiako hainbat aretotan. Halaber, alor honetako profesionalak harremanetan jarri eta sektorea bizkortzea du xede jaialdiak.
Estatu mailan ez ezik, Europa eta Latinoamerikako merkatuetan ere erreferente bilakatu den jaialdia da dFeria. Sektoreko eragileentzako topalekua da, eta kalitatezko produkzioak ikusteko aukera eskaintzeaz gain, zeharka nahiz zuenean, proiektu berriak abiatzeko gunea ere bada. Batez beste 600 profesional inguru biltzen dira urtero, horietatik 200 bat programatzaileak. Eta ikuskizunen artean asko dira estreinaldiak edo duela gutxi aurkeztutako obrak.
Aurtengoan hogeitik gora emanaldi eskainiko dituzte atzo, martxoak 10, hasi eta ostegunera bitarte luzatuko den egitarauan. Besteak beste, Dantzaz Konpainiaren Mugakoa, Ttanttaka Teatroaren Zazpi aldiz elur, edota Aukeran Dantza Konpainiaren Geltokia lanak ikusteko aukera dago oraindik. Egitarau osoa kontsulatu nahi izanez gero, sartu hemen.
Jarduera paraleloak
Emanaldietatik haratago, beste hainbat jarduera ere programatu dituzte antolatzaileek. Besteak beste, antzerki garaikideko tailerra, Oskar Tejedorren Notak mugimenduan dokumentalaren proiekzioa, Demode Quartet-en Epa! showcasea, bilera eta eztabaida mahaiak, Euskal Aktoreen Batasunaren Antzerki Lehia, txotxongilo taldeei buruzko erakusketa eta arte eszenikoen merkatua izango dira egunotan Donostian.
GAZTEZULOn hainbat sarrera zozkatuko ditugu emanaldietarako, baina oraindik eskuragai dira Victoria Eugenian, Gazteszenan, Antzoki Zaharrean, Intxaurrondo eta Antiguako liburutegietako aretoetan, eta Atano III. frontoian. Animatu!