Ez ezkutatu zakila

Aurreko batean, emakumezkoen genitalez aritu ginen; aluaren kontzientzia hartzeko, eta hura hobe ezagutzeko. Mu-tilek beraien genitalekin izaten duten harremana bestelakoa izaten da, oro har. Beraien genitala ez dago ezkutuan; gehienek bistan dute. Gainera, txikitatik ikasi dute oso atal garrantzitsua dela.
Euskal Herrian eta Europan indarrean dauden sexualitate ereduek ondorio bortitzak eragin dituzte gizonezkoengan. Gure inguruan, behin eta be-rriz ageri dira ondorio horiek: tentetzearen inguruko kezkak, sexu jolasetarako desira zalantzak, isurketarekiko ardura, tamainarekin gorabeherak Oso kontu ezagunak dira, ezta?
Joera handiegia egon da gizonezkoaren genitalaren inguruan energia gehiegi zentratzeko. Beraz, zakilaren inguruan espektatiba altuegiak sortu dira, eta oso betebehar zailak ezarri dizkiogu. Horrexegatik, energia hori pixka bat disolbatu eta arintzearren, ondorengo lerroak eskainiko dizkiogu mutilen hankatartekoari.
Oraingoan, ariketa ero/beroen bitartez, gure sinesmenak eta ideiak zirikatzen saiatuko gara.
Faloak, izen franko
Zuk nola esaten diozu mutilen hankatartekoari? Taldean zaudenean, horrela esaten al diozu? Eta umeekin hizketan ari zarela? Nola?
Paketea, txominoa, txilibitua, pitilina Makinatxo bat formula erabiltzen dugu mutilen hankatarteaz mintzateko. Gorputzeko beste atal batzuek ez dute hainbeste deitura izaten. Baliteke, hainbeste izendapen erabiltze hori, sintoma kezkagarri samarra izatea; zuzenean zakilaz garbi hitz egiteko zailtasuna adieraz dezakeelako. Gauza bakarrak hainbeste deitura izateak nahasmen eta gaizki ulertuak sortzen ditu maiz. Gorputz atal honek bere izenez deitua izateko eskubidea du, garbi eta ozen. Horrek pertsonen arteko komunikazioa erraztuko luke, denok gauza berberaz ari garela jakingo genukeelako.
Zakilaren edertasuna
Begiak itxi. Gogora ekarri telebistan edo aldizkarietan ikusi dituzun zakil batzuk. Nolakoak dira? Berriz ere begiak itxi eta etxean, sexu jolasetan, hondartzan ikusi dituzun zakilak gogoratu. Berdinak al dira?
Agian, ez dute antz handirik izango. Komunikabideetan zakil berdintsuak ikusten ditugu beti: tamaina eta itxura berekoak. Bizitza errealean zakil guztiak ezberdinak dira, ordea: txikiak, handiak, iletsuak, zuriak, lodiak, fimosidunak, ia ikusten ez direnak Zakil eredu bakarra sartu digute begietan barrena, eta ondorioz, oso ohituta gaude antzeko zakilak ikusten. Eta horren eraginez, batzuetan kosta egiten zaigu Euskal Herriko zakil askotan edertasunik ikustea.
Ondorioa: mutil asko kezkatuta daude zakilaren itxurarengatik. Beraien zakilak bestelako itxura duenez, zerbait dutela uste dute. Askotan, zakila beste mutil eta neska batzuei erakusteko beldurra eta lotsa izaten dute. Gogoratu, zakil guztiak ezberdinak izan arren, denak izan daitezkeela ederrak.
Beti prest!
Hurrengo ariketa hau egiteko, minutu bakarra hartzea nahikoa da. Idatz itzazu, papertxo batean, gizonezko batek izan ditzakeen bost behar.
Bost behar horien artean, sexu jolasak edo larrutan egitea sartu al duzu? Lasai, ez da arraroa. Txiki-txikitatik jaso ditugun ideien arabera, badirudi mutil guztiak beti sexu gosez daudela, eta ez direla sekula asetzen. Gainera, sexu jolasak egiteko eta batez ere, zakila sartzeko gogoa izaten omen dute beti. Badakigu mutil guztiak ez direla berdinak, eta denek ez dutela sexu praktikak ulertzeko eta bizitzeko era bera. Beti prest, zertarako?
Ondorioa: sexu jolasak era zabalagoan ulertzen di-tuzten mutil asko daude, eta askotan, ez ulertuak sentitzen dira, eta beraien desira beste batzuena baino motelagoa dela uste dute. Askotan, sexu desirarik ez dutela uste dute, eta frustrazioa nagusitzen zaie. Horrelakotan, ez ahaztu sexu jolasetarako desira ezin dela praktika bakarrarekin neurtu.
Lukainka edo txistorra
Boteprontoan: zakila zein neurrirekin lotzen duzu?
a. Litroekin.
b. Zentimetroekin.
c. Kilogramoekin.
Zakilaren tamainak oraindik ere burukominak sortzen jarraitzen du. Tamaina plazerrarekin zuzenean lotzeko joera okerra dagoenez, mutil eta gizon asko zakilaren tamainarekin kezkatuta daude: nonbait irakurri edo entzundako zentimetro kopurura heltzen ez direlako, edo gainditzen dutelako.
Ondorioa: zakilaren tamaina aldatzeko metodoak eta ariketak eskatzen jarraitzen du jendeak. Zakilaren tamaina luzatzeak haien sexu harremanak hobetuko dituelakoan. Askotan, mutil horiek duda egiten dute haien zakila gai ote den gozamena eragiteko. Txikiak eta jostariak, handiak eta geldoak batez ere, norberak sinesten duen gaitasuna izan dezake zakilak. Gakoa ez dago zakilean, buruan baizik. Zakila den bezala onartzea lagungarria izan daiteke; haren gaitasunak nabarmenduz eta haiei probetxua ateraz.
Noiz isuri?
Bikote bat sexu jolasetan ari denean, zein da isurtzeko momenturik egokiena?
a. Bikotekidea orgasmora heltzean, biak batera isurtzea da onena.
b. Zertarako isuri?
c. Zortzi minutu pasatu ondoren.
Bikotekidearekin batera isurtzea edo orgasmora heltzea modan jarri da. Bide horretatik, plazer handiagoa lor daitekeelakoan. Bestearen gozamenarekin zeharo arduratuta gabiltza az-ken aldian. Askotan, bikotekidearen orgasmoaren zain, eutsi egiten zaio, ez isurtzeko, edo bestela, isuriketa azkartzeko ahalegina egiten da.
Ondorioa: "isurtzaile azkarra" edo "berantiarra" etiketa jarri diote haien buruari mutil askok. Isurketarako mo-mentu eta garai egoki bat dagoela sinestearen ondorio da. Haietako as-ko oso larrituta egoten dira, ez dutelako isurtzen bikotekidearekin batera, bikotekidea asetzeko betarik ez dutelako izaten Horrelakoetan, onena nor bere gozamenaz arduratzea da; parekoa ere arduratuko baita be-reaz. Isuri gabe plazerra jaso eta ematen jarrai dezakezu; isuri ostean ere plazerra eman dezakezu.
Ez tentetzearen drama
Zein da mutil bat kitzikatuta dagoela erakusten duen seinalea?
a. Zakila tentetzea.
b. Urduri egotea.
c. Totelka hitz egitea.
Ziur asko, A erantzuna aukeratutakoen artean zaude. Bai, askotan, mutilak bero egotea, zuzenean, zakila tentetzearekin lotzen da. Tentetze ho-rrek mutilei harrotasun eta botere be-rezia ematen diela sinestearen ondorio izan daiteke. Hala ere, mutil guztiak ezberdin sexuatuak dira, eta beraz, kitzikapenaren aurrean, gorputz guztiek ez dute berdin erantzuten.
Ondorioa: mutil asko etsituta ibiltzen dira zakila tentetzen ez zaielako. Horrek autoestimuan eragin zuzena izaten du sarri, eta ondorioz, askok ez du-te sexu harremanez ezer jakin nahi izaten. Gogoratu gorputzeko beste atal batzuetan ere isla duela kitzikapenak; arnasketa, bihotz taupada azkarragoak .
Zure zakila zaindu eta maita ezazu! Zure zakila zoragarria baita. Ez izan hain zorrotza berarekin.