Ez duzu 'The Beach' filmeko hondartza zapalduko

Ez duzu 'The Beach' filmeko hondartza zapalduko Turismoak ia suntsituta utzi du Thailandiako Phi Phi Leh ingurua, eta oraingoz ez dute berriro irekiko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-duzu-the-beach-filmeko-hondartza-zapalduko/@@download/image/crowded-maya-beach-phi-phi-islands-krabi-thailand-located-large-island-phuket-western-strait-53348068.jpg
2018/10/04
berria
Turismoak ia suntsituta utzi du Thailandiako Phi Phi Leh ingurua, eta oraingoz ez dute berriro irekiko.
Ez duzu 'The Beach' filmeko hondartza zapalduko

Gogoratzen Leonardo DiCaprio protagonista zuen The Beach filmeko hondartza? Harea zuriak, turkesa koloreko ura... bada ez duzu zapaltzeko aukerarik izango. Arrazoia? Turismo masiboa.

Aipatutako hondartza paradisuzkoa Thailandiako Phi Phi Leh irlan aurkitzen da, baina aspalditik utzi dio paradisua izateari. Turismo masiboak ia erabat suntsitu du hondartza eta ingurua; horregatik, aurten itxita mantendu dute. Baina ez da nahikoa izan; kostaldea eta itsas azpiko koralak erabat suntsituta daudenez, oraingoz hondartzak itxita jarraituko du, urtetan.

Hain zuzen, The Beach filmeko arduradunei salaketa jarri zieten, filmatzerakoan inguruari egindako kalteengatik. Thailandiako leku turistikoenetako batean bihurtu zuten irla, eta dagoeneko ezin du bisita gehiagorik jasan. Errekuperatuko ote da?