Ez duzu planik astebururako? Sartu GAZTEZULOren agendan

Ez duzu planik astebururako? Sartu GAZTEZULOren agendan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-duzu-planik-astebururako-sartu-gaztezuloren-agendan/@@download/image/20103269252ojos_debrujo.jpg
2012/12/13
berria
Ez duzu planik astebururako? Sartu GAZTEZULOren agendan
Beasainen, Sustraiez Blai jaialdiaren hamargarren urteurrena ospatuko dute larunbatean; Bizardunak-en eta Makulu Ken-en musika entzun ahal izango da. Larunbatean bertan, Ojos de Brujok Atarrabian joko du eta Bermeon Asel Luzarragaren aldeko kontzertuan joko dute, besteak beste, Ken Zazpik, Ruper Ordorikak, Gatibuk,Kerobiak eta Mikel Urdangarinek. Igandean, Bide Ertzeanek "Leidor Sessions" diskoko kantak aurkeztuko ditu Donostian.