Ez dute gure berri jakin nahi

Ez dute gure berri jakin nahi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dute-gure-berri-jakin-nahi/@@download/image/20122298231Peru.jpg
2012/12/13
berria
Peruko oihanean, gure mundutik isolaturik bizi dira mashco-piroak. Komunitate nomada dira, hau da, ez dute bizitoki finkorik, eta ez dute gizarte aurreratuarekin inolako harremanik nahi. Orain gutxi, baina, haien argazkiak egitea lortu du Diego Cortijo argazkilari espainiarrak, bere hitzetan, "kasualitatez". Uneotan, komunitate beraren baitako tribuen arteko zatiketa inoiz baino nabarmenagoa dela esan du Scott Wallace kazetari eta gaian aditua den idazleak: batzuek kanpoko munduarekiko interesa dute, besteek, aldiz, ez dute horretan pentsatu ere egin nahi. Hobe daude, bai, gure berri jakin gabe.