Ez dute edateko urik

Ez dute edateko urik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dute-edateko-urik/@@download/image/2010488390ura.jpg
2012/12/13
berria
900 milioi pertsonek ez dute edateko urik munduan. Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez, ur garbirik ez dutenen heren bat Afrikan bizi dira. Hain zuzen, afrikarren %40k dute gabezia hori. UNICEFek, bestalde, mundu osoan egunero 4.200 haur egarriz hiltzen direla salatu du. Hori guztia nahikoa ez eta 2.600 milioi herritarrek ez dute haien bizilekuaren inguruan ur garbia eta zikina bereizteko hodi egokirik.