'Ez dok hiru' antzezlana akustikoan Bilbon

'Ez dok hiru' antzezlana akustikoan Bilbon Euskal Herriko kantutegia hartuko dute oinarri ikuskizunean, eta umorez eta musikaz blaituko dute publikoa Patxo Telleria eta Mikel Martinezek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dok-hiru-antzezlana-akustikoan-bilbon/@@download/image/thumbnail_EZ-DOK-HIRU-Guillermo-Casas-1200px4.jpg
2021/09/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudia: Guillermo Casas

Euskal Herriko kantutegia hartuko dute oinarri ikuskizunean, eta umorez eta musikaz blaituko dute publikoa Patxo Telleria eta Mikel Martinezek.
'Ez dok hiru' antzezlana akustikoan Bilbon

Mikel Martinez eta Patxo Telleriak hainbat une gogoangarri eskaini dizkigute antzokietan eta algara ederrak sorrarazi ere bai, hausnarketarako ere bide emanez. Bikote artistiko honek hainbat antzezlan sortu ditu: Euskara Sencilloaren Manifiestoa, Larru Haizetara, Euskarazetamol, Lingua Nabajorum... 2017ko martxoan estreinatu zuten Ez dok hiru obra Bilboko Arriaga Antzokian, eta Bizkaiko hiriburura itzuliko dira berriz asteburuan, dozenaka emanaldi egin eta gero. Campos antzokiko Kupula aretoan izango dira bihar eta etzi, hilak 18 eta 19, arratsaldeko 19:30ean. 

Formatu akustikoan izango dira Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatral honen emanaldiak. Obra honen tonua "eroa, ustekabekoa eta irrigarria" dela azaldu dute eta "Euskal Herriko musikaren imajinarioaren kritika ironikoa, absurdua eta dibertigarria" eskainiko dutela.

Antzezlana Patxo Telleriak idatzia da eta Mikel Martinezek eta biek partekatzen dute oholtza. Beste hiru musikari ere aritzen dira oholtzan eurekin, baina formatu akustikoan bakarra arituko da, Adrian Garcia de los Ojos. 

Emanaldirako sarrerak hemen eskura daitezke.