Ez dira banderen emoji gehiago sortuko

Ez dira banderen emoji gehiago sortuko Unicode partzuergoak bere eguneraketa berrietan ez dituela bandera berriak gehituko erabaki du eta horretarako arrazoi sendoak omen ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dira-banderen-emoji-gehiago-sortuko/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-07-04 a las 7.58.44.png
2022/07/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Unicode partzuergoak bere eguneraketa berrietan ez dituela bandera berriak gehituko erabaki du eta horretarako arrazoi sendoak omen ditu.
Ez dira banderen emoji gehiago sortuko

Puntual, urtero, emojiak eguneratu egiten dira gure mugikor adimenduetan. Baliabide dibertigarriak dira komunikatzeko eta elkarrizketa arintzeko. Horregatik, erabiltzaile askok hainbat eskari egin ohi dituzte, horien artean banderak gehitzea. 

Alta, Unicode partzuergoak, sinbolo guzti hauek gehitzeaz urtero arduratzen denak, banderen eskari gehiago ez onartzea erabaki du. Zergatik? Bada, lurraldetasun irainak ekiditeko. Hau ordea izebergaren tontorra baino ez omen da. 

Zer da Unicode partzuergoa?
Mezularitza plataformetara emojiak gehitzeaz arduratzen den erakundea da. Unicode arauak koordinatzen dituen irabazi asmorik gabekoa da; eta Unicode arauak mintzaira birtuala arautzen dutenak dira. 

Batzorde honen esku dago erabakitzea zein emoji diren unibertsalak nazionalitate edo kultura ezberdinak izanagatik ere. Urtero, erakunde honek ehunaka eskari jasotzen ditu emoji berriak gehitzeko eskatuz.

Zein da banderen arazoaEgun 200 banderen emojiak daude, emoji guztien %6 ordezkatzen dute eta sinbolo gehien dituen gai-taldea da. Bertan daude Nazio Batuen Erakundeak ofizialki onartutako herrialdeak. 

Jennifer Daniel, Unicodeko emojien komiteko presidenteak dio partzuergoak ez dituela banderen proposamen gehiago onartuko. Bere esanetan emoji mota hauen erabilera ez da ohikoa, nahiz eta txertatzerako garaian karga ikaragarria suposatu. 

"Banderak eta bestelako mila sekuentzia Unicodera txertatzea ez da erraza. Herrialdeak ez dira geratzen, eboluzio konstantean daude. Banderen izaera irekia dela eta, hauek gehitzeak ezberdintasunak ekarri ditzake batzuen eta besteen aurrean", azaldu du. 

Halaber, gehitu du Unicode partzuergoak ezin duela erabaki zer de herrialde bat eta zer ez. Horregatik ez dituzte bandera berriak gehituko hurrengo eguneraketetan.