Ez dakizu nola apurtu harreman bat? App honek lagunduko dizu

Harreman bat uztea ez da erraza, eta askotan ez dugu jakiten nondik hasi, zer esan, edo nola adierazi sentitzen dugun hori. Lasai; guztiarekin bezala, honetarako ere asmatu dute aplikazio bat. The Breackup Shop izena du, eta zure ordez amaitzen ditu harremanak. Nola? Prezioaren arabera, hainbat aukera eskaintzen ditu.
Hala, nahi den zerbitzua kontratatu daiteke, eta aplikazioak bere gain hartzen du harremana moztearen ardura. Mezu bat bidali dezake, dei bat egin, bonboiak eta loreak bidali, eskutitz bat idatzi... erabiltzaileak nahi eta ordaintzen duen araberako zerbitzua eskaintzen du. Aplikazioak modurik leunenean mozten du harremana, eta ez du haserre edota gorroto mezurik onartzen. Helburua ez sufritzea da. Eta zuk, probatuko zenuke?