Ez dago zer sendatu! Vietnameko gobernuak, azkenik, LGBTIQ+ izatea ez dela gaixotasuna onartu du

Ez dago zer sendatu! Vietnameko gobernuak, azkenik, LGBTIQ+ izatea ez dela gaixotasuna onartu du Lesbiana, gaya, bisexuala edo transgeneroa izatea ez da gaixo egotea izango hemendik aurrera Vietnamen. Gobernuak, azkenik, onartu du ez dela gaixotasuna. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dago-zer-sendatu-vietnameko-gobernuak-azkenik-lgbtiq-izatea-ez-dela-gaixotasuna-onartu-du/@@download/image/vietnam-gay.jpg
2022/09/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Lesbiana, gaya, bisexuala edo transgeneroa izatea ez da gaixo egotea izango hemendik aurrera Vietnamen. Gobernuak, azkenik, onartu du ez dela gaixotasuna.
Ez dago zer sendatu! Vietnameko gobernuak, azkenik, LGBTIQ+ izatea ez dela gaixotasuna onartu du

Herrialdeko Osasun Ministerioak adierazi duenez, hemendik aurrera LGBTIQ+ pertsonak errespetuz tratatu beharko dituzte osasun profesionalek eta ziurtatu beharra izango dute ez dutela bazterkeriarik jasaten.

Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Vietnameko ordezkaria den Kidong Park-ek aurtengo apirilean argitaratu zuen komunikatu batek baieztatzen zuen LGBTIQ+ kolektiboko pertsonen orientazio sexuala aldatzeko saiakerak "ez dute oinarri medikurik eta onartezinak dira". 

Ministerioak medikuei eskatu die LGBTIQ+ kolektiboko pertsonei tratamenduak bortxaz ez ezatzeko. Babes edo laguntzarik behar balute, soilik laguntza psikologikoa eskaini ahalko zaie, ez beste inolako tratamendu alternatiborik. 

Berri ona bada ere, bidea hasi baino ez da egin, ordea. Orain, herrialdeko aktibistak, LGBTIQ+ pertsonen arteko ezkontzak legeztatzeko lanean dabiltza.