Ez dago Unibertsitatean ikasteko lekurik Johannesburgon

Ez dago Unibertsitatean ikasteko lekurik Johannesburgon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dago-unibertsitatean-ikasteko-lekurik-johannesburgon/@@download/image/201221576Johannesburgo_mundua.jpg
2012/12/13
berria
Johannesburgon ikaragarrizko jende oldeak sortu dira unibertsitatean izena emateko, eta gazte askok kanpoan geratu behar izan dute. Hego Afrikako hiriburuan ikasteko 11.000 plaza eskaini dituzte aurten; bertara hurbildutakoak, baina, 85.000 inguru dira, iragan urtean baino 20.000 gehiago. Heziketa Ministerioak onartu duenez, ez dago denentzako lekurik. Konponbidea? Unibertsitateko ikasketei pisua kentzea, “ez dutelako bizitza konpontzen”; halaxe adierazi dute, behintzat, herrialdeko politikariek. Gazteak, ordea, ez daude konbentzituta: ikasi nahi dute, beren etorkizunaren jabe izateko.