“Ez dago euskaldunik ez duen herririk"

“Ez dago euskaldunik ez duen herririk" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dago-euskaldunik-ez-duen-herririkquot/@@download/image/28p17-1.jpg
2012/12/13
berria
“Ez dago euskaldunik ez duen herririk"
1587an Nafarroako herriak hizkuntzaren arabera sailkatu ziren erregistro batean: euskaraz mintzo zirenak, batetik, eta erromantzez egiten zutenak, bestetik. Erregistro haren arabera, euskararen muga Tafallaraino iristen zen. Jose Maria Jimenez Jurio iaz zendutako historialari nafar handiaren ustez, ordea, gure hizkuntzaren hedapena handiagoa zen. Juriok bildutako frogen artean, garai hartan Zangotzako apaiz batek esandakoa: “Ez dago Erresuma honetan euskaldunik ez duen ez hiririk, ez herririk…”.