'Ez da kasualitatea' bertso eta musika emanaldia izango da bihar Santimamiñen

'Ez da kasualitatea' bertso eta musika emanaldia izango da bihar Santimamiñen Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-da-kasulitatea-bertso-eta-musika-emanaldia-izango-da-bihar-santimaminen/@@download/image/cartel-ez-da-kasualitatea.jpg
2023/06/23
Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan.
'Ez da kasualitatea' bertso eta musika emanaldia izango da bihar Santimamiñen

MusEkintza jaialdiaren edizio honetako azken ekitaldia bihar izango da, ekainak 24, 22:00etan, Santimamiñen (Kortezubi). Ez da Kasualitatea bertso eta musika saioa egingo dute bertan. 

Ez da kasualitatea bertsoen bat-bateko musika-emanaldia izaten da eta bertsolariek gitarra, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisatu ohi dute, gai-jartzaileak proposatutako gaietatik abiatuta. Emakumezko bertsolariak izaten dira protagonista, gai-jartzailea ere emakumezkoa izaten da eta, musikari eta bertsoei esker, umorea, jolasa, hausnarketa eta konplizitatea sortu ohi dira. 

Santimamiñeko emanaldian Uxue Alberdi, Miren Amuriza, eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan, eta Idoia Anzorandia gaiak jartzen. Ixak Arrutik eta Gari Otamendik jantziko dute saioa musikaz. 

Aldez aurretik egin behar da erreserba 944651657 telefono zenbakira deituta edo e-maila bidalita honako helbide honetara:  santimamine@bizkaia.eus