Extralurtarrek pertsona lodiak jango dituzte

Extralurtarrek pertsona lodiak jango dituzte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/extralurtarrek-pertsona-lodiak-jango-dituzte/@@download/image/11p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Lodien kontrako bazterketari aurre egin asmoz, EEBBetako San Francisco hirian hainbat neurri hartu dituzte, publizitate munduan, adibidez. Ez da harritzekoa, San Franciscoko gimnasio batek, esaterako, lodiak beldurtzeko moduko iragarkia kaleratu baitzuen behin, martiztarrek, lurreratu ondoren, lehendabizi gizon-emakume gizenak jango zituztela iragarriz. Extralurtarrek Euskal Herrian zenbat tripontzi dauden jakingo balute, zalantzarik gabe, gure herrira egingo lukete lehendabiziko bidaia.