Expogrow: kalamuaren kultura eta musika

Expogrow: kalamuaren kultura eta musika Urtero Irungo Ficoban antolatzen duten azokaren baitako musika jaialdian Asian Dub Foundation eta Chambao ariko dira besteak beste https://www.gaztezulo.eus/albisteak/expogrow-kalamuaren-kultura-eta-musika/@@download/image/expogrow_azoka.jpg
2017/08/10
albiste-laburra
Urtero Irungo Ficoban antolatzen duten azokaren baitako musika jaialdian Asian Dub Foundation eta Chambao ariko dira besteak beste
Expogrow: kalamuaren kultura eta musika

Irailaren 15etik 17ra bitarte, Irungo Ficobak nazioarteko kalamu azoka garrantzitsuenetako bat bilakatu dena hartuko du: Expogrow. Orotara, 5.000 m2-ko erakusketa-gunea eta bost kontinenteetatik etorritako enpresen 180 postu baino gehiago izango dira, sektoreko azken berritasunak ezagutzera hurbiltzen diren profesional nahiz kontsumitzaileen eskura.

Aurten, lehen aldiz, Cannabis Box Forum delako formatua proposatuko dute, feriaren ardatzetako bat den Kalamuaren Foro Soziala azokaren beraren baitan barnebilduz. Eztabaidarako gaitegi zabala osatu dute (aspektu terapeutikoa, aktibismoa, erregulazio prozesuak, emakumeen rola...) eta talk show eran ariko dira hizlariek, gonbidatuek eta publikoak elkar eragiteko aukera izan dezaten.

Musika jaialdia ere bilakatu da Expogrowren zigiluetako bat. Azoka kanpoko gunean (7.000 m2) zuzeneko emanaldiekin gozatzeko aukera izango da ostiralean (irailak 15) eta larunbatean (irailak 16) 19:00etatik aurrera. Sarrera bat eta bakarra da azokara nahiz kontzertuetara sartzeko. Dagoeneko karteleko hainbat izen iragarri dituzte: Asian Dub Foundation, Chambao, London Afrobeat Collective, Saritah, Dirty South Crew eta Natasha Rogers ariko dira zuzenean.

Nazioarteko beira-puzte erakustaldia, Haizearen Tunela, slacklinea, graffiti gunea, Monkey Dub Corner eszenatokia eta Alchimia gamelu-lasterketa ere badakartza 2017ko Expogrow egitarauak, irailaren 15etik 17ra bitarte Ficoban.

INFO +