Expogrow Kalamu Azoka, asteburu honetan Irunen

Expogrow Kalamu Azoka, asteburu honetan Irunen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/expogrow-kalamu-azoka-asteburu-honetan-irunen/@@download/image/expogrow-2015_1_1441712192.jpg
2015/09/08
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Expogrow Kalamu Azoka, asteburu honetan Irunen
Irailaren 11tik 13ra bitarte Expogrow Kalamu Azokaren laugarren edizioak hartuko du Irungo Ficoba erakustazoka. Aurreko edizioetako arrakastari helduta, eduki berriz beterik dator egitaraua.


Aurreko edizioekin alderatuz profesionalen partaidetza altua, B2B gunea eta musika eta aisiaren edukien zabalkundea azpimarratu dute antolatzaileek, Expogrow Kalamu Azokaren laugarren edizioan.

Guztira, hiru pabiloitan banaturik, barneko 5.000 m2 eta kanpoko 7.000 m2 eremuan, hazi-banku, grows, lurruneztagailu standak, laborantza-produktuetan espezialitaturiko enpresak, eta beste hamaika eduki interesgarri bilduko dira Ficoban, eta urtero legez, Kalamuaren Nazioarteko IV Foro Soziala ez da faltako.

Musika hitzorduei dagokionez, Cypress Hill, Marea, Lee Scratch Perry & Mad Professor, Berri Txarrak, Macka B & The Roots Ragga Band edo Naàman musikariak bilduko dira, besteak beste. 

Sarrerak eskuragarri daude Expogrow Kalamu azokaren webgunean. Hiru egunetarako bonoa erosi nahi duenak 25 euro ordaindu beharko ditu, bi egunetan joateko 20 euro, eta banakoak, azkenik, 12 eurotan erosi daiteke.