Expogrow 2018: emakumez soilik osatutako epaimahaia

Expogrow 2018: emakumez soilik osatutako epaimahaia Michka “la grande dame du cannabis” (Mama Editions-en idazlea eta argitaratzailea), Noucetta Kehdi (GHE) eta Mila Jansen (Pollinator) izango dira epaimahai horren atzean dauden izenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/expogrow-2018-ehen-aldiz-emakumez-soilik-osaturiko-epaimahaia-izango-du/@@download/image/q2Ulzo-g.png
2018/09/05
Michka “la grande dame du cannabis” (Mama Editions-en idazlea eta argitaratzailea), Noucetta Kehdi (GHE) eta Mila Jansen (Pollinator) izango dira epaimahai horren atzean dauden izenak.
Expogrow 2018: emakumez soilik osatutako epaimahaia

Hilaren 14tik 16ra, nagusituko da zazpigarrenez Irungo Ficoba erakustazokan Expogrow, Europako Kalamu azokarik handiena.

 

Guztira, sektoreko 200 aditu eta marka baino gehiago bilduko dira eta gizarte foroaz, musika jaialdiaz eta beste hamaika ekitaldiz gozatu ahal izango du bertaratzen den guztiak.

Baina ekitaldi ugari izateaz gain, berrikuntza garrantzitsuena, antolatzen duten txapelketan emakumez soilik osatutako epaimahaia izango duela da; izen ezagunenak, Michka “la grande dame du cannabis” (Mama Editions-en idazlea eta argitaratzailea), Noucetta Kehdi (GHE) eta Mila Jansen (Pollinator). Horiez gain, Ana Ramon, Carola Perez, eta Beatriz Bravo ere egongo dira.

2012an antolatu zuten lehen aldiz Expogrow eta, guztira, 16.000 lagun gerturatu ziren Irungo Ficobara. Aurtengoan azokak hiru egun iraungo ditu, eta dagoeneko egitarau zabala itxi dute antolatzaileek.