EXIB Musika 2015 jaialdia

Bilboko Alondegiak bigarrenez antolatuko du jaialdia. Musika iberoamerikarra du ardatz eta maiatzaren 7tik 9ra bitartean izango da. Iaz nazioartetik etorritako 50 panelistak hartu zuten parte, 100 musikari entzuteko aukera egon zen eta guztira 6.000 pertsonak gozatu zuten jaialdiaz. Horrek guztiak ondorio nabarmen bat izan zuen: Jaialdira hurbildu ziren ikuskariekin 50 bat kontratu sinatu zituzten artistek.