Exekuzioak Bielorrusian

Exekuzioak Bielorrusian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/exekuzioak-bielorrusian/@@download/image/datu_dantza_exe_1378292902.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
326 pertsona exekutatu dituzte Bielorrusian orain 20 urte inguru Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna disolbatu zenetik. Datua ez da ofiziala, kopuru zehatza ezagutzea ezinezkoa delako, baina giza eskubideen aldeko hainbat erakundek zifra hori darabilte eskuartean. Heriotza zigorra aplikatzen duen Europako herrialde bakarra da. 18 eta 65 urte arteko gizonezkoei ezarri diezaiekete, eta garondoan tirokatuta hiltzen dituzte.