Excuses for travellers

Excuses for travellers https://www.gaztezulo.eus/albisteak/excuses-for-travellers/@@download/image/2p12-3.jpg
2000/11/03
kritika
Testua: Asier Leoz
Mojave 3
2.zenbakia
Lo-Fi egiten duten talde estatubatuarrek badute ispilurik Ingalaterran. Mojave 3 taldeak urteak daramatza bertatik ateratzen diren banda guztiekiko muga nabarmenduz. Britaniar hauek basamortua, bakardadea eta melodia sentiberak marrazten dituzte, Palace edo Lambchop taldeen antzera. Ez dute countrya egiten, baina countrya maite dutela igerri zaie. Excuses for travellers benetakoa da, goitik behera eta lasai gozatzeko diskoa.