Excelsior, Stan Lee

Excelsior, Stan Lee Marvel unibertsoaren aita zendu da, 95 urterekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/excelsior-stan-lee/@@download/image/stan-lee-30.jpg
2018/11/13
berria
Marvel unibertsoaren aita zendu da, 95 urterekin.
Excelsior, Stan Lee

Spider-Man, Black Panther, The Incredible Hulk, X-Men, Iron Man eta beste ehunka pertsonaia umezurtz gelditu dira. Stan Lee, Marvel unibertsoaren aita, 95 urterekin zendu da Los Angelesen. 1940an hasi zuen bere ibilbidea komiki idazle eta editore modura, mundu mailan ekoizle eta komiki egile ezagunena bilakatu arte.

Bere hastapenak ez ziren batere errazak izan; Stan Leek idazle izan nahi zuen, baina ez zuen sekula liburu bat idatzi. Bai ordea komiki sorta harrigarria; The Fantastic Four kaleratu zuen 1961ean, eta ordutik, sekulako ibilbide arrakastatsua egin zuen. Ondoren, bere sorkuntzak pantaila handira iristen hasi zirenean, Lee cameoen errege bihurtu zen: Spider-Man, Daredevil, Hulk, Fantastic Four, Iron Man, The Avengers eta abar. Hain zuzen, hil aurretik egin zuen azken cameoa ekarri dizuegu, Venom filmean. Excelsior, Stan Lee!