“Excellent italian greyhound” ****

“Excellent italian greyhound” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/excellent-italian-greyhound/@@download/image/77p76Shellac.jpg
2007/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Shellac
77.zenbakia
Iritsi zaigu, azkenean, Steve Albini soinu teknikari ezagunaren bandak grabaturiko azken lana. Laugarren lan luze hau Shellacen musika jarioaren ohiko ezaugarriekin beteta dator. Beraz, ohiko baxu lerro bortitzak, riff gitarra moztuak, bateria erritmo karratuak, muturreraino eramandako tentsio uneak eta isilune nabarmenak dira nagusi. Berrikuntzak ere badira, ordea. Haien artean, tarte akustiko txikiak —diskoaren bigarren erdialdean batik bat—, eta BobWeston baxu jotzaileak abestutako Elephant post punk doinua. Terraforms bigarren lanetik hurbil dago lan bikain hau.