Evernote. Oharrak gordetzen dituen elefantea

Teknologia berriak papera ordezkatzeko bidean omen diren honetan, momentuan bururatzen Zaizkigun ohartxoak ganoraz ordenatuta gordetzeko aplikazioa da Evernote.
Poltsan edo patrikan hain famatuak diren Moleskine libreta bat eramaten duen horietakoa baldin bazara, Evernote oso tresna interesgarria irudituko zaizu. Buruan dituzun eta ahaztu nahi ez dituzun ohartxo guztiak hodei informatikoan gorde eta edozein momentutan edozein gailuren bitartez berreskuratzeko aukera eskaintzea da elefante honen helburu nagusia.
Gaur egun ezagutzen ditugun zerbitzu gehienak bezala, web bidez kontu bat ireki dezakegu. Doako eta premium zerbitzua eskaintzen dira. Doako zerbitzua nahikoa da gure ideia guztiak galdu ez daitezen. Nire gomendioa horixe hautatzea da, etorkizunean zerbitzu gehiagoren beharra izanez gero, premium kontua erosteko aukera baitago.
Web aplikazioaren interfazea oso intuitiboa da. Hiru zutabetan banatzen da pantaila, ezkerretik hasita, eskubira: libretak, libreta bakoitzaren oharren aurreikuspena, eta azkenik, hautatutako oharra.
Evernotek eskaintzen duen abantaila erakargarri bat, libreta bat baino gehiago sortzeko aukera da. Modu horretan, datuak ondo ordenatuta edukitzeko zure oharrak libreta ezberdinetan banatu eta kudeatu ditzakezu. Libreta bakoitzaren barnean nahi dituzun ohartxo guztiak gorde ditzakezu. Ohar horiek osatzeko testu editore sinple bat dago, letraren tamaina, kolorea, zerrendak sortzeko aukera eta antzeko aukera gutxi batzuk eskaintzen dituena. Argi eduki Evernoten erronka ez dela Word bezalako testu prozesatzaile bat izatea, poltsikoan eramaten duzun libretatxoa ordezkatzea baizik.
Testuaren inguruan, nahiz eta aukera gutxi izan, baditu beste abantaila oso interesgarri batzuk. Esate baterako, ohartxo bakoitzean 10 fitxategi (JPEG, PDF, doc...) erantsi daitezke. Fitxategi horien guztien pisuaren batura ezin da 25 MB baino gehiagokoa izan. Niri gehien gustatzen zaidan aukera, aldiz, ohar bakoitza etiketa edo tag bitartez katalogatzea da. Horrela, etorkizunean bilaketak burutzea oso erraza da.
Orain arte, Evernotek Moleskine libretaren pareko aukerak dituela pentsa dezakezu. Baina elefante berezi hau mundu digitalean dago, eta ondorioz, bere aukerak hamaika bider biderkatzen dira. Evernote Web Clipper da gehien erabili dezakezun aukera. Chrome eta Firefox nabegatzaileetan instalatzen den plugin bat da. Horri esker, Interneten nabigatzen ari zaren bitartean informazioa zure libretetan biltegiratzeko aukera izango duzu. Web orri baten zatitxo bat edo orrialde osoa gorde daiteke, irudiak eta loturak barne. Etorkizunean web orrialdea desagertzen bada, zuk informazioa biltegiratuta izango duzu.
Azkenik, nola ez, web aplikazioa gustuko ez baduzue, Windows edo Mac sistemetan Evernote programa instalatu dezakezue. Eta Android, iPad eta iPhoneetan ere bai.
Mundua ideia interesgarriz beteta dago, ez galdu zuenak biltegiratzeko aukera.

Every Second on the Internet
Harrigarria web orri honek aurkitzen duena eta harrigarria, baita ere, lortzen dituen datuen emaitzak. Segundo bakarrean Interneten egiten diren mugimenduen berri eskaintzen duen orria.

Imgur
Irudi barregarriak biltegiratzen dituen orria. Sarean dauden meme arrakastatsuenak aurkituko dituzue. Zuen irudiak igotzeko aukera ere eskaintzen du.

Dokumentalak euskaraz
Euskarazko dokumentalak edo euskaraz azpititulatutakoak biltzen diren tokia. Ostiralero dokumental bat sareratzen dute argia.com-en multimedia atalean.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

Imgur
Irudi barregarriak biltegiratzen dituen orria. Sarean dauden meme arrakastatsuenak aurkituko dituzue. Zuen irudiak igotzeko aukera ere eskaintzen du.
INFORMAZIO BILA