Everestik beltzena

Everestik beltzena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/everestik-beltzena/@@download/image/everest_1378459099.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
Everestik beltzena
1996ko maiatzaren 10ean, ustekabeko ekaitz batek hiru espedizio harrapatu zituen Everest gailurrera bidean. Zortzi mendizale bertan hil ziren eta beste lauk zaurien ondorioz ondorengo egunetan galdu zuten bizia. Han jazotakoaren kronikarik ezagunena Jon Krakauer idazleak Into Thin Air (1997) liburuan jasotakoa den arren, Baltasar Kormakur zuzendari islandiarrak gainontzeko bertsioetan oinarritutako filma errodatuko du. Jake Gyllenhaal, Josh Brolin, eta John Hawkes aktoreak dagoeneko konfirmatu dituzte.