Everesten historia aldatzera

Everesten historia aldatzera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/everesten-historia-aldatzera/@@download/image/20111178145Edmund_Hillary_Tenzing_Norgay.jpg
2012/12/13
berria
Everesten historia aldatzera
Doug Liman zuzendari estatubatuarrak zeresana eman dezakeen proiektua du esku artean. Edmund Hillary eta Tenzing Norgay 1953an Everesteko gailurrera iritsi baino 29 urte lehenago, George Mallory eta Andrew Irvine britainiarrek saiakera egin zuten 1924an. Han desagertu eta 1999an aurkitu zuten Malloryren gorpua. Misterioa da gailurra egitea lortu zuten ala ez. Ba, Jeffrey Archerren Paths of Glory (2009) liburuan oinarrituta, Malloryren historia eramango du pantaila handira Bourne sagari hasiera eman zion zuzendariak.