Everesten ez dago turistarik orain, zaborra besterik ez dago

Everesten ez dago turistarik orain, zaborra besterik ez dago Nepaleko gobernuak Everest igotzeko baimen guztiak ukatu ditu. Pertsonengandik aske beraz, orain mendia bertan dagoen zaborretik askatzea falta da soilik . Hori dela eta sherpak elkar hartu dute sakoneko garbiketa egiteko eskatzeko mendi historikoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/everesten-ez-dago-turistarik-orain-zaborra-besterik-ez-dago/@@download/image/everest-basura-930x600.jpg
2020/04/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nepaleko gobernuak Everest igotzeko baimen guztiak ukatu ditu. Pertsonengandik aske beraz, orain mendia bertan dagoen zaborretik askatzea falta da soilik . Hori dela eta sherpak elkar hartu dute sakoneko garbiketa egiteko eskatzeko mendi historikoan.
Everesten ez dago turistarik orain, zaborra besterik ez dago

Orain dela ia urtebete Everesten zegoen jendetzak sortutako ilarengatik izoztuta hildako zortzi alpinisten albistea entzutean beldurtu egin ginen. Alpinistak esateko modu bat da, izan ere, iaz Everesten elkartutako 200 pertsonetatik asko bertan egoteagatik 30.000-115.000 euro bitarte ordaindutako dirudunak ziren. Hauei, material guztia sherpek igotzen diete eta oxigenoa kantitate industrialetan izaten dute. 

Apirila eta maitzean izaten dira tontorretara igotzeko garairik onenak eta 1.000 pertsona inguru hurbildu ohi ziren orain arte gora igotzeko asmoz. Aurten egoera guztiz aldatu da ordea, orain ez da inor egongo, sekulako kontrastea.

Koronabirusaren krisiagatik, gutxi batzuk lortzen dute bertara iristea. Izan ere, Nepaleko gobernuak ez du arriskurik nahi: Everestera igotzeko udaberrian zituen baimen guztiak bertan-behera utzi ditu, baina Nepaleko ekonomiarentzat oso gogorra da espediziorik ez egotea. Turismotik bizi dira eta Nepal herri behartsua da. 

Everest bakarrik geratu da. Beharbada sherpek aurkitu lezakete bizitzeko beste moduren bat, beti ere, Nepaleko gobernuak uzten badie. Horixe da eskatzen dutena, Everesteko zaborra garbitzeko espedizio bat antolatzea. Everesteko azken zatian bakarrik hildako 200 alpinista baino gehiagoren gorpuak daude, ezin izan direna berreskuratu baldintza txarrengatik. Hori gutxi balitz, klima aldaketagatiko desizozteak 
haimaka espediziok ekarritako zaborra erakusten ari da eta jada 50 tonataraino iritsi da.  


Egia da ez dela Everesta garbitzeko egin den lehen espedizioa. Aurreko urtean 11 tona bildu eta lau gorpu jasotzea lortu zuen espedizio batek. Nepaleko gobernuaren inbertsioa irmoa da (2019an 180.000 euro xahutu zituen garbiketa espedizioak antolatzen), oraingoan modu eraginkorrago batean burutu liteke eginkizuna, ez baita jendetzarik egongo zabor gehiago ekartzen. 

Agerikoa da Covid-19aren pandemiak berri on gutxi ekarri dizkigula, baina geldialdi honen kudeaketa ona egin ez gero ezinbestean pilatzen ari ziren akatsak garbitu genitzake. Everesta bakarrik geratu da, orain garbitzea besterik ez zaio gelditzen.