Everesten belarra hazten ari da klima-aldaketagatik

Everesten belarra hazten ari da klima-aldaketagatik Himalaya da planetako gunerik altuena eta bertako baldintzek ez dute ahalbidetzen bizitza begetalik. Gure planeta horren azkar berotzen ari denez ordea lehen belar ernamuinak azaldu dira bertan. Landaretzaren agertzeak mendien ur horniketa aldatu dezake. Egun Asiako 1.400 milioi pertsona hornitzen ditu Everesteko inguruak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/everesten-belarra-hazten-ari-da-klima-aldaketagatik/@@download/image/uZVog76eSuLIPNTrSQT9I5.jpg
2020/01/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Himalaya da planetako gunerik altuena eta bertako baldintzek ez dute ahalbidetzen bizitza begetalik. Gure planeta horren azkar berotzen ari denez ordea lehen belar ernamuinak azaldu dira bertan. Landaretzaren agertzeak mendien ur horniketa aldatu dezake. Egun Asiako 1.400 milioi pertsona hornitzen ditu Everesteko inguruak.
Everesten belarra hazten ari da klima-aldaketagatik

Bizitza begetala munduko tontorra konkistatzen ari da eta horrek kezka sortu du zientzialarien artean milioi biztanlerentzat izan ditzakeen ondorio negatiboengatik. Munduko gunerik altuenak izateaz gain, Everest eta Himalayako eskualdea azkarren berotzen diren guneak dira. Elur gune eta zuhaitzak hasten diren gunearen arteko zatia geroz eta handiagoa da eta belarrez betetzen ari da.

Aurkikuntza Erresuma Batuko Exeter Unibertsitateak egin du 1993ko eta 2018ko sateliteen datuak alderatuz. Horrela, ikusi dute belarra jada 5.000-6.000 metroko altura inguruan hazten hasi dela. Ikerketak besterik gabe aldaketa hau behatu du, ez du ordea bere zergatietan sakondu. Halere, koherentea da belarra haztea tenperaturak igotzen doazen heinean.

Honek sekulako kezka eragin du, landaretza honek ura kontsumituko baitu bizirauteko eta orain arte Asiako 1.400 milioi pertsonen egarriak ase baititu. Gainera, landaretzaren aurrerakada etengabea da izotz masaren galtzearekin, non bere abiadura bikoiztu egin den 2000-2016 urteen artean.

Gune artikoan egindako beste ikerketek erakutsi dutenez, landaretzaren zabaltzeak lurra gehiago berotzen du, landareek argia eta beroa xurgatzen baitituzte. Horregatik, berri latza da honako hau Himalayarentzat, elur eta izotzaren urtze azkarragoa eragingo baitu, eta ondorioz uholde gehiago.

Alabaina, ikerketak onartzen du gutxi dakitela ekosistema honetaz eta landareen bidezko uraren lurruntzeak tenperaturak erregulatzen ere lagundu dezakeela. Horregatik, gune horretan ikerketa gehiago abian jartzeko deia luzatu da.