Everest, zeruetako zabortegia

Everest, zeruetako zabortegia Dendak, abandonatutako materiala, oxigeno bonbonak, gorotzak... Munduko sabaia erabat zikina dago! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/everest-zeruetako-zabortegia/@@download/image/1529321154_829719_1529321346_noticia_normal.jpg
2018/06/20
berria
Dendak, abandonatutako materiala, oxigeno bonbonak, gorotzak... Munduko sabaia erabat zikina dago!
Everest, zeruetako zabortegia

Munduko tontorrik altuena eta bisitatuena da Everest; soilik aurten, 600 mendizalek lortu dute bere gailurra konkistatzea. 90ko hamarkadatik aurrera izugarri igo dira espedizioak, eta asko dira ordaintzeko prest daudenak tontorrik famatuenean beren aztarna uzteko. Baina oinatzarekin batera, sekulako kutsadura aztarna uzten dute bisitariek; soilik iaz, 25 tona material eta 15 tona zabor bildu zuten alpinistek. Everest zabortegi bihurtu da.

 

 

Dagoeneko bost urte dira Nepalek 4.000 euroko fidantza eskatzen diela bisitariei; soilik 8 kilo zabor jaisten badute itzultzen die dirua. Zoritxarrez, neurriak ez du eragin handirik izan. Bisitariek ez dute ingurugiroa zaintzeko ardurarik sentitzen, eta nahiago izaten dute zaintzaileei diruz ordaindu dagokiena jaso aurretik.

 

 

Dirua behar da Everest igotzeko; espedizio "merkeenek" 20.000 euro balio dituzte, eta famatuenek 70.000 euro. Trukean, alpinismoan esperientziarik gabeko mendizaleak joaten dira; sherpek beren gauzak eraman behar dituzte, eta beraz, ezin dute zaborrik garraiatu. Konponbidea garbiketa espedizioak antolatzea izan liteke; animatuko zinateke?