Everest-eko argazkiak sare sozialetara igotzea debekatua

Everest-eko argazkiak sare sozialetara igotzea debekatua Nepaleko Turismo Sailak argazkiak ateratzeagatik gertatzen diren ilarak ekidin nahi ditu, izan ere, horietako batzuetan pertsona batzuk bizia galtzeraino iritsi baitziren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/everest-eko-argazkiak-sare-sozialetara-igotzea-debekatua/@@download/image/195790.jpg
2021/03/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nepaleko Turismo Sailak argazkiak ateratzeagatik gertatzen diren ilarak ekidin nahi ditu, izan ere, horietako batzuetan pertsona batzuk bizia galtzeraino iritsi baitziren.
Everest-eko argazkiak sare sozialetara igotzea debekatua

Pixkanaka, pandemia egoera honetara ohitzen goazen heinean Nepaleko gobernuak Everestera igotzeko baimen gehiago ematen hasi da datorren udaberrirako. Denboraldia inauguratzen den guztietan egiten duen bezala, herrialdeko Turismo Sailak, espedizioen presentzia arautzen du eta orain dela egun batzuk arau berriak iragarri zituen polemika artean. 

Arau horietako baten arabera, baimen berezia beharko da mendi famatuari argazkiak ateratzeko. Honela, argazki komertzialetan bere espediziokoak ez diren beste pertsonak azaltzen badira baimen berezi bat beharko da. Argiago azaltzeko, ezingo dira mendizale ilarak erakutsi Everesteko tontorrean, beheko irudian bezalakoa, 2019an atera zen mendiak jasaten zuen masifikazioa salatzeko. Horrelako argazkiren bat atera eta argitaratzen duen duenak orain sekulako isuna ordaindu beharko du.

Aldiz, Turismo Sailak ez du inongo araurik ezarri esperientziarik gabeko pertsonak munduko tontorrera igotzen saiatu ez daitezen, nahiz eta arriskutsua izan hauentzat eta beste guztientzat ere. Mendi curriculum moduko bat eskatzearen proposamena albo batera geratu da baliabide ekonomikoak direla eta koronabirusaren krisiagatik. Mendiko zaborra biltzearen inguruan ere ez da aipamenik eman, nahiz eta hau benetako arazo bihurtu den munduko mendirik altuenetakoan.