Eva Francok irabazi du Argizaiola Saria

Eva Francok irabazi du Argizaiola Saria 'Maskarada sisters' lanarengatik lortu du aitortza argazkilariak. Hiru argazki sarituak eta hautatutako beste batzuk bildu dituzte Bilboko erakusketan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eva-francok-irabazi-du-argizaiola-saria/@@download/image/erretrasa2_content.jpg
2021/10/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Maskarada sisters' lanarengatik lortu du aitortza argazkilariak. Hiru argazki sarituak eta hautatutako beste batzuk bildu dituzte Bilboko erakusketan.
Eva Francok irabazi du Argizaiola Saria

Argizaiola 2021 Sariaren erakusketa zabaldu dute Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzako erakusketa-aretoan. Bertan hogeita hamar bat argazki bildu dituzte, hiru argazki sarituak eta lehiaketara aurkeztutako beste lan batzuk, eta urriaren 29ra arte izango da bisitatzeko aukera, astelehenetik ostiralera. 

Eva Francok lortu du aurtengo Argizaiola Saria, Maskarada sisters lanarekin. Akzesita, berriz, Oscar Manso eta Imanol Zubiaurrerentzat izan da La cura del bienestar eta Laino orrazia argazkiengatik, hurrenez hurren. 

Sariketan parte hartutako 41 egileren 174 lan batu dituzte eta Argizaiola 41 aplikazioaren bidez ikus daitezke argazki guztiak. 

Euskal Herriko Erretratu Elkarteen Federazioak antolatzen du lehiaketa eta honako lehiaketetan aitortza lortu duten erretratugile ezagunek hartzen dute parte: Lux Splendida (Gasteiz), Kirol Erretratu Lehiaketa (Bergara), Gipuzkoa Nazioarteko Saria (Donostia), Legazpi Uria (Legazpi), Indalecio Ojanguren (Eibar), Tolosa Uria (Tolosa), Zumaia Uria (Zumaia), Nikolas Lekuona (Ordizia), Igartza Saria (Beasain), Photoka Saria (Gernika), Ramon Serras (Zarautz) eta Irun Uria (Irun).