Eutsi goiari!

Zorionekoak gara: berriro ere euskaraz egindako zinema, pantaila handian. Martxoaren 9an, Eutsi! iritsiko da zinema aretoetara.
Bizikletak ekoizten dituen Saldix Corp enpresako langileak greban dira duela bi urtetik. Haietako bik, Anjel Alkainek eta Asier Hormazak, langileen aldarrikapena Tourrera eramatea erabaki dute. Hara doaz, beraz. Bidean, baina, neska bat, Oihana Maritorena, agertuko zaie, eta horrek are bereziago bihurtuko du Tourrerako bidaia
Eutsi! filmaren istorioa da. Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel-en ondoren, azken bolada honetako euskarazko hirugarren film luzea hilaren 9tik aurrera ikusi ahal izango dugu areto komertzialetan. Alberto J. Gorritiberea zumaiarra da zuzendaria, eta Baleuko, Irusoin eta Barton Films, ekoiztetxeak. Aipatutako hiru aktore nagusiez gain, beste bi ere ari dira filmean: Nagore Aramburu eta Kandido Uranga.
Zuzendariak ohiko etiketatik ihes egin nahi du. Filmak umorea du, baina ez da komedia. Errealitate gordin batean enpresen deslokalizazioa girotuta dago, baina ez da drama soziala. Zer da? Gaur egungo errealitatean girotutako bi lagunen istorioa. Pertsonaiak nolakoak diren eta istorioa zer momentutan dagoen, filmak umorera jotzen du, edo dramara Genero bat baino gehiago dago, esan digu zuzendariak. Alberto J. Gorritiberearen arabera, film duina egin nahi zuten eta helburua lortu dute: Film bat egitea gauza zaila da, eta denon artean, egin dugu. Ez hori bakarrik; film ona egin dugula uste dut. Eta hori dena, diru gutxirekin; teknikoen, aktoreen eta gainerakoen gogoari eta lanari esker. Horregatik, niri "duintasun" hitza datorkit burura. Filma duina dela esatea agian gutxitxo esatea dela esan dit lagun batek, baina ni ez nator bat berarekin. Nire ustez, duintasuna garrantzitsua da.
Bertsolaritza eta zinema
Alberto gidoigile ere izan da. Baina ez da horretan bakarrik aritu. Unai Iturriaga bertsolaria izan baitu ondoan. Bien artean egin dute gidoia, eta esperientzia oso aberasgarria izan omen da. Bertsolaritzak ekarpena egin diezaioke zinemari. Izan ere, bertsolariek, zinemagileek bezala, bukaeran pentsatzen dute beti. Haien sortze prozesua ere antzekoa da: planteamendua, garapena eta bukaera. Hitz jokoak ere interesgarriak izaten dira, gaineratu du Albertok.
Aktoreekin ere gustura aritu da. Errodajean harreman politak sortu direla eta lanari dagokionez, pertsonaiak ederki gorpuztu dituztela adierazi digu Eutsi! filmaren zuzendariak. Estereotipoetatik aldendu dira, eta pertsona errealak egin dituzte. Ohiko erregistroak ere alde batera utzi dituzte. Alkain erregistro jakin batzuetan ikusten ohituta gaude, adibidez, eta hemen bestelako tonua erabili du; pertsonaiak berez eskatzen zuen tonua.
Esan bezala, dokumentalak albo batera, euskarazko zinemagintzak hiru film luze ekarri dizkigu azkenaldian. Bai Aupa Etxebeste! bai Kutsidazu bidea, Ixabel Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zituzten, eta hura tranpolin ezinhobea izen zen oihartzuna lortzeko. Eutsi!, berriz, martxoan datorkigu, Zinemaldiaren bultzadarik gabe. Alberto J. Gorritibereak, hala ere, ez du inongo beldurrik:Apustua da, normalizazioaren bidean emandako beste urrats bat.
Martxoan ere euskarazko filmak estreinatu eta ikus daitezkeela agerian utzi nahi dugu. Apostua egin nahi du, beraz, Eutsi!-k. Eta desafioari begira, izen egokia badu, behintzat.