Eutanasiaz baliatuta zendu da Marieke Vervoort kirolari paralinpikoa

Eutanasiaz baliatuta zendu da Marieke Vervoort kirolari paralinpikoa Kirolari belgiarrak lau domina eskuratu zituen Londres 2012ko eta Rio 2016ko Joko Olinpikoetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eutanasiaz-baliatuta-zendu-da-marieke-vervoort-kirolari-paralinpikoa/@@download/image/763.jpeg
2019/10/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Kirolari belgiarrak lau domina eskuratu zituen Londres 2012ko eta Rio 2016ko Joko Olinpikoetan.
Eutanasiaz baliatuta zendu da Marieke Vervoort kirolari paralinpikoa

Sufritzeari uzteko erabakia hartu du Marieke Vervootek. Aspalditik zekien une hau iritsiko zitzaiola; kirolari paralinpikoak ez zuen hil nahi, baina bazekien unea iritsita eutanasia eskatuko zuela. 2016tik zuen Vervootek eutanasia eskatzeko baimena; Belgikan, eutanasia legala da gaixotasun sendaezinen kasuetan, beti ere, bi medikuren onespena jasota. Baimen horrek lasaitasuna ematen zion kirolariari, ondo baitzekien egunen batean jasaten zituen min kronikoek bizitza duin bat mantentzea galaraziko ziotela. Hala, 40 urterekin zendu da, eutanasia eskatuta.

20 urterekin aulki gurpildunera kondenaturik ikusi zuen bere burua Vervootek; txikitatik kirolzalea izanik, harentzat gogorra izan zen jakitea gaixotasun batek ez ziola bere ordura arteko bizitzarekin jarraitzen utziko. Baina kirolari belgiarra ez zen kikildu, eta kirola praktikatzen jarraitu zuen; saskibaloia, igeriketa eta Joko Olinpikoetara eramango zuena, abiadura. Hain zuzen, kirolariak lau domina eskuratu zituen Londres 2012ko eta Rio de Janeiro 2016ko Joko Olinpikoetan.