Eustanasiarik ez Noa Pothoventzat

Eustanasiarik ez Noa Pothoventzat 16 urteko nerabe nederlandarrak bere buruaz beste egin du jateari utziz; jasandako hainbat bortxaketek utzitako traumekin ezin bizi, eta eutanasia eskatua zuen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eustanasiarik-ez-noa-pothoventzat/@@download/image/descarga_0.jpg
2019/06/06
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

16 urteko nerabe nederlandarrak bere buruaz beste egin du jateari utziz; jasandako hainbat bortxaketek utzitako traumekin ezin bizi, eta eutanasia eskatua zuen.
Eustanasiarik ez Noa Pothoventzat

Noa Pothoven kasuak eutanasiaren eztabaida piztu du, muga berriak planteatuz; zer egin min psikologiko jasanezinengatik eutanasia eskatzen dutenekin? Herbehereetan, 2002 urtetik, eutanasia legala da eta 12 urtetatik aurrera eskatu daiteke, gurasoen baimenarekin. Sendaezinak diren gaixotasunak eta min kroniko jasangaitzak dituzten gaixoek eska dezakete eutanasia. Behin 16 urte beteta, eutanazia libreki eskatu daiteke.

Baina Pothovek ez du eutanasia jaso; horregatik, jateari utzi dio, zendu arte. Nerabe nederlandarraren kasua lazgarria da; 11 urterekin lehen sexu erasoa jasan zuen, eta ondoren, 14 urterekin bortxatu zuten. Gertaera horiek sekulako trauma eragin zioten, antsietatea, depresioa eta anorexia eraginez. Pothovek eutanasia eskatu zuen, sufritzen zuen min psikologikoa jasangaitza zelako; lortzen ez zuenez, duela hamar egun jateari utzi zion.

Bere kasuak eztabaida berpiztu du, min psikologikoen inguruko hausnarketa eraginez. Lagunduriko heriotza edo eutanasia giza eskubide unibertsala izan beharko ote luke?